Garraioa eta logistika
  •  

    ../photos/transp01.jpg

    Kuhn Hay-ren sailetako kontramaisuak belardietan edo soroetan dauden zure belar pilak ikuskatu eta bereizi egingo ditu, pila bakoitzari emandako kategoriaren arabera. Kargatzerakoan gure sistema propioa erabiltzen dugu, belar ondua estutzeko. Sistema horri esker, lana konfiantza osoarekin egiten dugu eta produktua eskatutako garaian entregatzen dugu.

    transp01_thumb
  •  

    ../photos/transp02.jpg

    Kuhn Hay-ko kamioien begiralea arduratzen da zure produktua behar bezala kargatzen dela gure kamioietan, kategoria kontuan hartuz.

    transp02_thumb
  •  

    ../photos/transp03.jpg

    Kuhn Hay-ko Ten Point Quality Control sistemaren arduradunak ziurtatzen du zure belar ondua gure instalazioetan behar bezala inbentariatzen eta biltegiratzen dela eta gainerako prozesu guztia ere behar bezala egiten dela. Zer behar dituzun, hala gordeko dizugu belar ondua: mandioan edo olana pean.

    transp03
  •  

    ../photos/transp05.jpg

    Kuhn Hay Ports of Long Beach-etik eta Los Angeles-etik 220 milatara dago. Gure flota guztia modernoa denez eta emisioetan legeek diotena betetzen dutenez, gure kamioiek itsas portuetara beste konpainien babesik edo laguntzarik gabe sartzen dira. Horrela, lanak izugarri azkartzen dira eta konfiantza handia ematen du.

    transp05
  •  

    ../photos/transp06.jpg

    Kuhn Hay konpainiak hartu-emanak ditu Long Beach eta Los Angeles-eko itsas garraio konpainia handienekin. Gure logistikako taldekideek errepideko eta itsasoko garraio guztia pausuz pausu gainbegiratzen dute zuretzat.

    transp06