Gure Ten Point Quality Control izeneko sistema Kuhn Hay-ren sailetan hasten da. Baserritarrak berak egiten duen azterketa entomologikoaz gain, Kuhn Hay-ren sailetako kontramaisuak oinez pasatzen ditu sailak, moztu beharreko sailetan material arrarorik ez dagoela ziurtatzeko. Gure sailetako kontramaisuak intsekturik eta gaixotasunik ez dagoela begiratuko du, baita ere. Kontramaisuak ikuskatutakoa gure Field Comment Form (Sailei buruzko oharren orrian) sartuko da.

 

Belar ondua fardoetan bildu ondoren, gure Stack Quality Supervisor izenekoak (Kalitate Gainbegiratzaileak) zure produktuaren laginak jaso eta laborategietara bidaliko ditu, dituzten nitrato-mailak eta izan ditzaketen gaixotasunak jakiteko. Nahi baduzu, zure produktua beste laborategi batera ere bidal dezakegu, analisi nutrizionalak egiteko. Gure gainbegiratzaileak hasierako hezetasun-analisi bat ere egingo du.

 

Jarraian, ospe handia duen Kuhn-eko Field Grading Team delakoak (Puntuazio Taldeak) zure produktua puntuatu egingo du: zaporea, kolorea, zurtoinaren tamaina, hostoaren kalitatea eta testura. Puntuazio Taldeak belar-pila bakoitza puntuatu eta nota bat emango dio, hezetasunaren bigarren analisi bat egingo du eta informazio guztia Field Grading Sheet izeneko orrian idatziko da. Nahi baduzu, Puntuazio Taldeak laginak hartu eta zuri bidaliko dizkizu.

 

Kuhn-eko Trucking Supervisor izenekoak (Garraio Gainbegiraleak) barrutietan dituzun belar-pilak banandu egingo ditu, puntuazioen arabera, enbalatzen den belar-pila bakoitza kalitate aldetik homogeneoa izan dadin ziurtatzeko. Era berean, belar-pila bakoitzaren gainaldeari, azpialdeari eta alboei begirada bat botako die, kutsaduraren bat badagoen ikusteko, eta hezetasunaren inguruko hirugarren analisia ere egingo du.

 

Kuhn-eko Trucking Supervisor izenekoak (Garraio Gainbegiratzaileak) zure produktua gure erremolkedun kamioietan nola kargatzen diren gainbegiratuko du, zure belar-pilak duten puntuazioaren arabera kargatzen direla ziurtatzeko. Gainbegiratzaileak gure Trucking Destination Order delakoa (Garraio Helmugako Agindua) zure produktua garraiatzen duen edonori emango dio. Agindu horrek ziurtatzen du zure produktua behar bezala kargatua eta biltegian puntuazioaren eta partidaren arabera jaso aizan dela.

 

Gure Ten Point Quality Control Manager izenekoak (Hamar Puntuko Kalitate Kontrolaren arduradunak) eta haren taldeak bigarren puntuazioa emango diote zure produktuari, belar-pila bakoitz agure biltegira iritsi ahala. Arduradunaren txostena aurreko puntuazioari buruzko txostenarekin alderatuko da, bi puntuazioak bat datozela eta oinarria badutela ziurtatzeko. Arduradunak, orduan, zure produktua gure pisuan pisatuko du eta laugarren hezetasun analisia egingo du. Azkenik, gure Hamar Puntuko Kalitate Kontrolaren arduradunak berretsiko du zure produktua zuk eskatuta bezala gorde dela biltegian.

 

Gure belar piletako langileak belar ondu pila ikuskatu egingo du, kutsadurarik duen ala ez ikusteko, kontainerrera sartu aurretik. Orduan, hezetasunaren inguruko bosgarren analisia egingo du eta etiketei erreparatuko die, zure produktu agure prentsara sartzen ari dela ziurtatzeko. Banandu ondoren, belar piletako langileak hezetasuna aztertuko du berriro eta fardoak banan-banan begiratuko ditu, zintak doazen ahala. Fardoren bat kutsatuta doala ikusten badu, kendu egingo du. belar piletako langileak, orduan, Stack Change Sheet delakoa pila bakoitzeko azken fardoan utziko du.

 

Kuhn Hay-ko prentsako kontramaisuak konprimitutako fardo guztiak begiratuko ditu eta, fardoren bat kutsatuta dagoela ikusten badu, bandera gorria ipiniko dio. Fardo horiek kendu egingo dira. Gure Ten Point Quality Control sistemaren arduradunak lagin bat jasoko du erreserba bakoitzetik, poltsa batean sartuko du et agure kameran gordeko du. Horrela, ziurtatzen dizugu belar ondua zuk eskatutako kalifikazioarekin eta kalitatearekin iritsiko zaizula.

 

Ten Point Quality Control sistemaren kontramaisuak kontainerra nola kargatzen den kontrolatuko du, ziurtatzeko zure produktua zuk eskatutako kalifikazioarekin, kopurutan eta enbalaje-baldintzetan kargatzen dela. Kontramaisuak kargatze-prozesu bakoitza idatzita utziko du gure Kontainerraren Prestaketa Orrian. Azkenik, Kuhn Hay-eko zuzendari nagusiak eta Ten Point Quality Control sistemaren arduradunak fardoak gainbegiratu egingo dituzte, fardo bakoitzaren tamaina eta enbalajea behar bezalakoak izan daitezen.

 

Gure Ten Point Quality Control sistemaren zuzendariak eta gure Biltegiko Kontainerren Gainbegiratzaileak azken begirada bat edo ikuskapen bat emango dute, garbi uzteko zure produktua ezin hobeto dagoela itxurari, argitasunari eta enbalajeari dagokienez. Zure kontainerra pisatu eta behar bezala kargatuta dagoela berretsiko dute. Azkenik, zigilua ipiniko diote kontainerrari eta oharrak idatziko dituzte gure Quality Control Summary Form delakoan (Kalitate Kontrolaren Laburpen Orrian).


10 pt. quality control
Sakatu hemen, Jim Ohland zuzendari nagusiaren bideoa ikusteko, hain zuzen ere Kuhn Hay konpainiak kalitatearekin eta gure 10 Point Quality Control sistemarekin duen konpromisoa azaltzen duen bideoa.